INTERES TURISTIKODUN TOKIAK

Andra Mari eliza

Eraikin neoklasiko polit hau XIX. mendekoa da. Txikia da eta oso ondo eginda dago, eliztarren neurrira, kalitatezko altuera onarekin. Antonio de Goycoechea arkitektoak diseinatu zuen eta hala, bertan utzi zuen bere lanik berezienetako bat.

Iglesia de Santa Maria de Murueta

Maiukitza itsas-errota

Paduraren ertzean dago eta martxan egon zen 1893ra arte. Energia hidraulikoarekin funtzionatzen zuen. Ez dira bertako makinak kontserbatu baina oraindik ere euskal itsas-errotarik esanguratsuenetako bat da.

Molino de Maiukitza

Muruetako teileria

Muruetako teila-fabrika zaharrak irudi polita eskaintzen du, egurrezko kai landugabe batzuen ondoan. Iragan industrialaren erakusgarri da eta tximinia (32m) eta egitura mantentzen ditu oraindik.