HONDARTZAK
Hareatza handiak daude eta senadiren baten babespean dauden hondartza txikiak ere bai; horiek guztiek daukate berezko xarma eta ezagutzera gonbidatzen zaituztegu. Hondartza ederrak ez udan bakarrik gozatzeko, baizik eta denboraldiz kanpo ere bai. Bertan, aukera dago itsasoaren ertzetik paseatzeko eta aire purua eta freskoa arnasteko. Gehiago irakurri
ZETAZEOEN BEGIZTAKETA
Itsasoratzea eta esperientzia ahaztezin honetaz gozatzea Urdaibain bizi dezakezun pribilegio bat da. Ondo ireki begiak zetazeo guztiak ikusteko! Ekoetxea Urdaibai. Biodibertsitate Zentroa
BIRDING
Urdaibaiko Biosferaren Erreserba hegazti migratzaileen pasagunea da eta aberastasun ornitologiko handiko gunea ere bai. Paduraren puntu desberdinetan, hegaztien behatokiak daude eta, horien artean, nabarmenena da. Urdaibai Bird Center.
BEHATOKIAK
Urdaibaik itsasora eta bertako haranetara begiratzen du. Ingurune ikaragarriak non paisaia den protagonista nagusia. Eskualdeko begiratokiak dira norako honek dituen lekurik berezienetariko batzuen erakusgai. Batzuetan baseliza politen ondoan daude eta leku pribilegiatuetan; hala, ingurunearen ikuspegi handia hartzen duten begiratoki hauek nahitaez bisitatu beharreko leku paregabeak dira. Gehiago irakurri
IBILBIDEAK
Historia, natura eta tokiko kultura dira ibilbide hauen ildo nagusia. Aukeratu zure ibilbidea!
PIKNIKGUNEAK ETA MERENDEROAK
Aisialdi-gune hauek naturan murgilduta daude eta piknik batez gozatzeko beharrezko guztia eskaintzen dute. Gehiago irakurri
URDAIBAIKO UHARTEAK
Misterioz eta legendaz inguratuta beti, Urdaibaiko uharteak eta uhartetxoak horren adibide ona dira. Uharte kontinentalak dira, hau da, bere historiaren uneren batean kontinentearen parte izan ziren. Gehiago irakurri