Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

Gaztelugatxeko Doniene Bermeo

Gailurretik biotopo babestu honen ikuspegi paregabeaz gozatuko duzu, gure kostaldeko paisaia naturalik ederrenetako bat osatzen duena.

Hondartza basatiek, labar ikusgarriek, Akatz bezalako haitzek, uharteek, uhartetxoek eta itxura bitxiko flyschak Gaztelugatxeren inguruko agertoki liluragarria osatzen dute.

Ereñozarreko San Migel Ereño

Artadi batek inguratuta, 447 metroko Ereñozar mendiaren tontorrean, non garai batean gaztelu bat eta Erdi Aroko nekropoli bat egon ziren, gaur egun baseliza txiki bat aurkituko dugu.

Talaia natural honetara igotzeko ahalegina itsasadarraren gaineko ikuspegirik onenetako batekin sarituko gaituzte, Gernikatik bokaleraino.

Egun oskarbietan, Durangaldeko mendiak ikusiko dituzu eta, itxaronez gero, iluntzean ikuskizun bat ikusteko aukera ere izango duzu.

Atxarreko San Pedro Ibarrangelu

Akorda auzotik edo Kanalatik igotzea gomendatzen dizugu, familia osoarekin egiteko ibilbide erraz batean.

300 metroko garaieran Euskadiko behatokirik bisitatuenetako bat aurkituko duzu. Izan ere, eskaintzen digun ikuspegia Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren onenetakoa eta osatuenetakoa da.

Hemendik ikusiko ditugu Mundaka, Bermeo, Sukarrieta eta Busturia, Matxitxako lurmuturra, padura, itsasadarrak bokalerantz duen aldaketa, Ogoño lurmuturra, Izaro uhartea… 360º-ko panoramika bikaina eta begietarako opari ederra, hitz batez.

Santa Katalina Mundaka

Mundakatik, ibilaldi atsegin eta labur batean, Santa Katalina ingurura iritsiko gara, aisialdirako gune atsegina.

Baseliza dotoreak edertasun berezia ematen dio lekuari eta, oso toki fotogeniko bihurtzeaz gain, Izaro uhartera zuzenean bideratzen gaituen eta Ogoñoko haitz itzela atzean duen estuarioaren sarrera ikusteko aukera ematen digun behatoki bikaina da.

Bizkaiko Begiratokia Mendata

Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren hegoaldean, Oiz mendiaren hegaletan, Mendatatik gertu, bere izenaren esanahia argi uzten duen begiratoki hau dago. Izan ere, bere aurrean Urdaibaiko arroaren paisaia menditsuaren gaineko ikuspegi zabala ikusiko dugu.

Altamirako San Migel Morga

Euskadiko benetako landa-paisaia ikusi nahi baduzu, hauxe da zure lekua.

Begiratoki on guztiak bezala, naturgune eder batean dago eta dagokion baseliza du.

Hemendik, egun oskarbietan, Ganbeko haran berde eta sakona ikus dezakegu, baserriz beteta. Halaber, kostaldea ikusteko aukera izango dugu, Uribeko eskualdea hain zuzen ere, eta garai batean Batzarretara deitzeko deiadar-mendietako bat ikusiko dugu: Sollube.

Bizkaigane Errigoiti

Errigoitiko Metxikas auzotik gertu eta Santa Krutz baseliza tontorrean duen gailur txiki honek Bizkaiko ikuspegi zoragarria eskaintzen du.

Bizkaigane tontorrera joatea familian egiteko txango erraza da, baita ustekabe ederra ere, bistak benetan politak direlako. Inguruaren aberastasun natural guztia begiesteko aukera emanez gain, bere zabaltasunak Gipuzkoako eta Burgoseko gailur urrunak ikusteko aukera ere ematen digu.

Matxitxako Bermeo

Matxitxako Kantauri itsasoko lurmuturrik irtenena eta gure kostaldearen gaineko behatoki bikaina da. Mendebalderantz, Gaztelugatxe eta Akatz uhartea, ekialderantz Izaro eta Ogoño, eta iparralderantz, Kantauri itsasoa eta zerumuga.

Txoko honetan gelditzeak merezi izango du, ez bakarrik gure kostaldera dituen ikuspegi ederrengatik, baita bere bi itsasargiak, gaur egungoa eta zaharra, bisitatu ditzakezulako ere. Azken horrek Matxitxako lurmuturreko itsas hegaztien eta zetazeoen behatokia du gaur egun.

Izaro Bermeo

Handiena da hedadurari dagokionez, eta babestuena ere bada, goiko aldean gure kostaldeko itsas hegaztien koloniarik garrantzitsuenak habia egiten baitu. Ez dago sarrera librerik; beraz, urrunetik gozatzea gomendatzen dizuegu, behatokiren batetik, batez ere Mundakako Santa Katalinatik.

Uztailaren 22an, Madalen eguneko giro paregabeaz gozatzea ere gomendatzen dizuegu. Egun horretan Bermeoko agintariak, itsasontzi-prozesio ikusgarri batean, uharteraino joaten dira herriaren mugak aitortu eta aldarrikatzeko.

Akatz Bermeo

Matxitxako lurmuturraren eta Gaztelugatxeko Donienen artean dagoen haitza. Ekaitza dagoenean babesaren bila hurbiltzen diren “ekaitzetako txori” delako hegaztien populazio handi baten atsedenlekua da. Beste bitxikeria bat da olibondo basatiak ere badituela, klima askoz leunagoaren oroigarri.

Sandindere Busturia

San Antonio hondartzan bertan kokatuta dagoen Sandindere da Bizkaiko uharteen artean barnealdekoena eta, itsasbeheran, hareaz inguratuta agertzen da. Uhartetxo berde honek artadi kantauriarraren berezko landaredi trinkoa du, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren ikurra. Garrantzi geologikoko lekua da ere bai.

BERMEO

GAZTELUGATXE-MATXITXAKO

Gaztelugatxeko Doniene, Akatz uharte eta Matxitxako lurmuturraren gaineko ikuspegi aparta

TALA

Ezin hobea familientzako. Hirigunean dagoen olgetarako gunea itsasorako eta Izaro uharterako bistekin.

BUSTURIA

SAN ANTONIO

Hondartzaren ondoan. Oso erosoa seme-alabak dituzten familientzako.

EA

SAN BARTOLOMÉ

Askaldegi honek kirikiñausi bat dauka, baserriko bizitzari lotutako eraikuntza berezia, barruan gordetzen ziren gaztainak babesten zituena.

EREÑO

GABIKA

Landa-eremu ederrean kokatutako askaldegi txikia.

ERRIGOITI

ZALLOBANTE

Bizkaiganetik kilometro batera, inguru natural ikusgarrian.

ELEXALDE

Ezin hobea leku lasaia eta naturaz inguratuta nahi duten familientzako.

MORGA

PLOSE

Paisaia berde eta menditsuak inguratzen du barnealdeko askaldegi lasai hau.

IBARRANGELU

ARBOLIZ

Ezin hobea aire zabalean gozatu nahi duten familia eta kuadrillentzako.

LAIDA

IBARRANGELU. Bikaina hainbat ur-kirol egiteko, hala nola kanoa, kayaka edo paddle-a.

ZERBITZUAK

  • Sorosleak: denboraldian
  • Hondartzainak: denboraldian
  • Taberna/jatetxea: bai
  • Dutxak: bai
  • WC: bai
  • Aldagelak: bai
  • Aparkalekuak: bai
  • Garbiketa: bai

GARRAIOA

  • Iristeko: BI-3234 errepidea, Ibarrangelurako norabidean kostaldetik.
  • Bizkaibus: Gernikatik, denboraldian ordu erdiro.
  • Ferry: Laida Mundakarekin eta Sukarrietarekin lotzen dituzten hainbat itsasontzi daude.

LAGA

IBARRANGELU. Ezin hobea surf egiteko.

ZERBITZUAK

  • Sorosleak: denboraldian
  • Hondartzainak: denboraldian
  • Taberna/jatetxea: bai
  • Dutxak: bai
  • WC: bai
  • Aldagelak: bai
  • Aparkalekuak: bai
  • Garbiketa: bai

GARRAIOA

  • Iristeko: BI-3234 errepidea, Ibarrangelurako norabidean kostaldetik.
  • Bizkaibus: Gernikatik, denboraldian ordu erdiro.

LAIDATXU

MUNDAKA. Hirigunetik gertu eta oinez iris daiteke. Ezin hobea familientzako.

ZERBITZUAK

  • Sorosleak: denboraldian
  • Hondartzainak: denboraldian
  • Taberna/jatetxea: Hondartza-kioskoa
  • Dutxak: bai
  • WC: bai
  • Aldagelak: ez
  • Aparkalekuak: bai
  • Garbiketa: bai
  • Lagundutako komuneko zerbitzua: bai, denboraldian.

GARRAIOA

  • Iristeko: oinez Mundakatik.
  • Bizkaibus: Bilbo-Bermeo linea.
  • Tren: Euskotrenaren E4 linea - Bilbo-Bermeo.
  • Ferry: ferry-zerbitzu batek hondartza hau Laidako hondartzarekin lotzen du.

San Antonio

BUSTURIA. Ondo hornituta eta olgetarako gunearekin.

ZERBITZUAK

  • Sorosleak: denboraldian
  • Hondartzainak: denboraldian
  • Taberna/jatetxea: bai
  • Dutxak: bai
  • WC: bai
  • Aldagelak: ez
  • Aparkalekuak: bai
  • Garbiketa: bai

GARRAIOA

  • Iristeko: Sukarrietatik, udalekurantz joan eta trenbidetik paraleloan doan bidea jarraitu.
  • Bizkaibus: Bilbo-Bermeo linea; geltokia udalekuaren biribilgunearen ondoan dago, hondartzatik 800 metrora.
  • Trena: Euskotrenaren E4 linea - Bilbo-Bermeo. “Itsasbegi-Busturia” geltokia 800 metrora.

EA

EA. Hirigunean bertan. Ezin hobea seme-alabak dituzten familientzako.

ZERBITZUAK

  • Sorosleak: denboraldian
  • Hondartzainak: denboraldian
  • Taberna/jatetxea: bai
  • Dutxak: bai
  • WC: bai
  • Aldagelak: ez
  • Aparkalekuak: ez
  • Garbiketa: bai

GARRAIOA

    • Iristeko: Ea udalerriaren hirigunetik gertu.
    • Bizkaibus: Bilbo eta Lekeitio lotzen dituen linea Ean ere gelditzen da.

TOÑA

SUKARRIETA. Ezin hobea seme-alabak dituzten familientzako. Umeentzako instalazioak, mahaiak eta bankuak dituen parke bat dago inguruan.

ZERBITZUAK

  • Sorosleak: denboraldian
  • Hondartzainak: denboraldian
  • Taberna/jatetxea: ez
  • Dutxak: bai
  • WC: bai
  • Aldagelak: ez
  • Aparkalekuak: ez
  • Garbiketa: bai

GARRAIOA

  • Iristeko: Sukarrietatik, trenbidea zeharkatu, frontoiaren ondoan.
  • Bizkaibus: Bilbo-Bermeo linea, Itsasbegi geltokia, hondartzatik gertu, 300 metrora.
  • Tren: Euskotrenaren E4 linea - Bilbo-Bermeo. “Itsasbegi-Busturia” geltokia 500 metrora.

KANALAPE

GAUTEGIZ ARTEAGA. Hondartza ezkutu lasaia.

ZERBITZUAK

  • Sorosleak: ez
  • Hondartzainak: ez
  • Taberna/jatetxea: ez
  • Dutxak: bai
  • WC: ez
  • Aldagelak: ez
  • Aparkalekuak: 300 metrora
  • Garbiketa: bai

GARRAIOA

  • Iristeko: BI-3234 errepidea, Gautegiz-Arteaga eta Ibarrangelu artean. Kanala auzoaren inguruan oinez jaitsi bide txiki eta eskailera batzuetatik hondartzaraino.
  • Bizkaibus: Gernikatik, denboraldian ordu erdiro.

ANTZORA

IBARRANGELU. Laida hondartzatik gertu dagoen kala nudista.

ZERBITZUAK

  • Sorosleak: ez
  • Hondartzainak: ez
  • Taberna/jatetxea: ez
  • Dutxak: ez
  • WC: ez
  • Aldagelak: ez
  • Aparkalekuak: Laidako hondartzan, 600 metrora
  • Garbiketa: ez

GARRAIOA

  • Iristeko: BI-3234 errepidea, Ibarrangelurako norabidean kostaldetik. Antzora auzoa. Oinez jaitsi 500 metroko bide batetik.
  • Bizkaibus: Gernikatik, denboraldian ordu erdiro.

Txatxarramendi

SUKARRIETA. Belarrezko hondartza.

ZERBITZUAK

  • Sorosleak: ez
  • Hondartzainak: ez
  • Taberna/jatetxea: 200 metrora
  • Dutxak: bai
  • WC: ez
  • Aldagelak: ez
  • Aparkalekuak: bai
  • Garbiketa: bai

GARRAIOA

  • Iristeko: Sukarrieta-Busturia errepidea, udalerriaren irteeran, Txatxarramendiko zubia zeharkatzen.
  • Bizkaibus: Bilbo-Bermeo linea.
  • Tren: Euskotrenaren E4 linea - Bilbo-Bermeo. “Itsasbegi-Busturia” geltokia.
  • Ferry: Udan Laida eta Mundakako hondartzekin lotzen duen Txatxarramendi uhartearen atzealdetik ateratzen den ferry-zerbitzua.

LAPATZA

NATXITUA (EA). Kala harritsua naturaz lasaitasunez gozatzeko.

ZERBITZUAK

  • Sorosleak: ez
  • Hondartzainak: ez
  • Taberna/jatetxea: ez
  • Dutxak: ez
  • WC: ez
  • Aldagelak: ez
  • Aparkalekuak: b¡ez
  • Garbiketa: ez

GARRAIOA

  • Iristeko: BI-3238 errepidea, Ibarrangelu-Ea, kostaldetik. Natxitua auzoan, kalaraino jaisten den baserrien arteko auzo-bide bat hartu behar da.

Aritzatxu

BERMEO. Hondartza txiki eta polita. Uraren kalitatea oso ona da.

ZERBITZUAK

  • Sorosleak: denboraldian
  • Hondartzainak: denboraldian
  • Taberna/jatetxea: bai
  • Dutxak: bai
  • WC: bai
  • Aldagelak: bai
  • Aparkalekuak: hondartzatik 500 metrora
  • Garbiketa: bai

GARRAIOA

  • Iristeko: oinez 500 metro inguru jaitsi udalerriko hilerriaren ondoan dagoen bidexka batetik.
  • Bizkaibus: Bilbo-Bermeo linea.
  • Tren: Euskotrenaren E4 linea - Bilbo-Bermeo.

Hondartzape

MUNDAKA. Itsasgoran desagertu egiten den kala harritsu txikia. Ezin hobea urpean igeri egitea maite dutenentzat.

ZERBITZUAK

  • Sorosleak: ez
  • Hondartzainak: ez
  • Taberna/jatetxea: ez
  • Dutxak: bai
  • WC: ez
  • Aldagelak: ez
  • Aparkalekuak: 300 metrora
  • Garbiketa: bai

GARRAIOA

  • Iristeko: Mundaka-Bermeo, zerbitzugunearen ondoan dagoen auzo-bidea hartzen. Ibilgailua hemen utzi eta oinez 300 metro jaitsi behar dira.
  • Bizkaibus: Bilbo-Bermeo linea.
  • Tren: Euskotrenaren E4 linea - Bilbo-Bermeo.

BASATI BIKE

Bizikleten alokairua eta irteera gidatuak.

Goikoibarra kalea, 15
Gernika-Lumo
94 465 38 39
www.basatibike.com

HEGALUZE

Ibilbide erregularrak itsasontziz.
Zetazeoak begiztatzea.

Bermeo666 79 1021
info@hegaluze.com
www.hegaluze.com

IZKIRA URDAIBAI

Mundaka-Sukarrieta-Laida itsasoko garraioa.
Pasealdi turistikoak itsasontziz.

Mundaka
633 33 12 30
cristina@izkiraurdaibai.com
www.izkiraurdaibai.com

LAGA SURF CAMP

Surf-eskola eta -kanpamentua.

Ibarrangelu
667 73 73 97
info@lagasurfcamp.com
www.lagasurfcamp.com

NUEVA EUROPA / VISIT URDAIBAI

Ibilbide turistiko-kulturalak, zure neurrira egindako bisitak.

Carlos Gangoiti, 15 bajo
Gernika–Lumo
94 625 06 06634 243 762
visiturdaibai@nuevaeuropa.eus
www.visiturdaibai.com

UR URDAIBAI

Jaitsierak kanoetan, ikastaroak, ibilbideak eta kayakak, surfeko oholak eta stand up paddle-ak alokatzea.

Playa de Laida
Ibarrangelu
94 627 66 61688 63 51 90
info@urdaibai.com
www.urdaibai.com

URDAIBAI EXPERIENCE

Bisita gidatuak eta gida zerbitzua.

Gernika–Lumo
622 017 175
aupa@urdaibaiexperience.com
www.urdaibaiexperience.eus

URDAILIFE

Jarduerak eta bisita gidatuak.

Bermeo
649 002 301
www.urdailife.com