URDAIBAIKO ESENTZIAK

Aberastasun paregabeko produktuak

Proiektu honek barne hartzen ditu tokiko ekoizlea, jatetxe-jabea eta bezeroa, Urdaibaiko gastronomia nabarmentzeko eta sustatzeko. Ekimen honen emaitza dira errezeta zaporetsuak eta berritzaileak; horietan, tokiko produktua da beti osagai nagusia, uztartze bikain batekin, originala eta berritzailea, merkaturatze-zirkuitu laburrak lehenetsiz.

Abeltzaintzako ustiategiak, ortuak eta itsasoko produktuak Urdaibaiko kulturaren eta ekonomiaren eta bertako paisaiaren funtsezko partea dira. Eskualde honek, kokapen geografiko paregabea izateaz gain, landa-ingurune zoragarria eta tradizio handiko lehen sektorea ditu.

Urdaibaiko produktuak

Ezagutu eta dastatu eskualdeko lehengairik onena. Urdaibaiko ortuetan ekoizten dugu, esku adituen zaintzarekin eta mimoarekin. Gure produktuak Euskadiko gastronomiaren lehenengo lerroan daude.