Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

EA

Deigarriak irudituko zaizkigun lehenengo gauzak hirigune bitxia eta ibaiaren bi aldeak lotzen dituzten harrizko zubiak izango dira.

Arrantzaleek sortu zuten Ea, eta kalez kale ibiltzera eta bere hiru auzoen (Natxitua, Bedaroa eta Angelutxu) erakarpenak ezagutzera gonbidatzen duen herria da.

Ibaiak hondartza txiki eta familiar bateraino eta txalupa txikiz betetako portu bateraino eramango gaitu. Portua, kandeletarako biltegi zaharra zen Beletxe eraikinarekin batera, leku eder honen arrantza-jatorria gogoraraziko digu.

Hirigune fotogenikoa edukitzeaz gain, Ea xarma handiko bide naturalez, baserriz, labarrez eta behatokiz inguratuta dago, Talako Ama baselizakoa bezala.

ZER IKUSI

  • Urtubiaga errota eta burdinola
  • Lapatza hondartza
  • Hirigunea eta zubiak
  • Talako Ama baseliza
  • Iturriña latsarria, Natxituan