ELANTXOBE
Arrantza-herri txiki hau benetakoa eta berezia da, kale txikiak aldapan, arkitektura, autobusaren plataforma birakaria eta portua dituela.
Arrantzaleen etxeak Elantxobeko iraganaren lekuko eta marinel-tradizioaren ezaugarri dira, eta arkitektura, antolaketa eta kolore bereziak dira, gainera, herri honen xarmaren osagai nagusiak, urtean zehar hainbeste bisitari erakartzen dituztenak.
Aparkatzea doakoa da, bai goiko aldean bai portuan, baina autobusez ere etor zaitezke, plataforma birakari ospetsua funtzionatzen ikusteko.
Gozatu gastronomiaz portuko tabernaren batean.
ZER IKUSI
- San Nikolas eliza
- Talaia behatokia
- Plataforma birakaria
- Igerileku naturala
- Portua
- Ogoñora paseatzea