ERRIGOITI
% 100ean landatarra, Errigoitik ongietorria ematen dizu eta ondare historiko ugaria ezagutzera gonbidatzen zaitu. Nabarmentzekoa da Idibaltzagako Andra Mari eliza eta guruztokiarekin eta inguruko etxeekin batera osatzen duen multzo polita.
Ingurunea, zelaiez eta zuhaiztiz inguratuta, naturarekin bat egiteko eta ibilbide zirkular errazak egiteko gonbidapena da. Panoramika ikusgarriak dituzten txoko ederretara eramango gaituzte horiek, Bizkaiganeko Santa Krutz baseliza dagoen muinora, besteak beste.
ZER IKUSI
- Idibaltzagako Andra Mari eliza
- Santa Krutz baseliza eta Bizkaigane behatokia
- San Lorentzo baseliza
- San Antonio guruztokia