FORUA
Gernika-Lumo udalerriaren ondoan dago Forua, eta paseo motz batek lotzen ditu biak. Bertan, hainbat irteera antola ditzakezu.
Izan ere, iraganera bidaia luze bat egiteko aukera dugu, bere hedadura eta kontserbazioko egoera onagatik Bizkaiko garrantzitsuena den herrixka erromatarra bisitatuz.
Tourseko San Martin parrokiak, Bizkaiko zaharrenetakoak, hainbat altxor arkeologiko ere gordetzen ditu, horien artean, Erromatar Inperioaren garaiko nekropoli bat, beirazko azal bati esker ikusi ahal izango duzuna.
Forua bidexka politenetako baten abiapuntua da ere bai, estuarioan zehar zurezko pasaguneetatik Gautegiz Arteagaraino eramango gaituena, hain zuzen ere.
ZER IKUSI
- Tourseko San Martin
- Herrixka erromatarra
- Ama Birjina estela
- Urdaibai dorrea
- Baselizak: San Kristobal eta Triñe