Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

MUNDAKA

Xarma handiko marinel-herria, portu txiki bat, kale nahaspilatuak alde zaharrean, hondartzak eta kalak, kultura eta ohiturak, gastronomia bikaina eta munduko surfean aritzeko olaturik ezagunenetako bat. Zer gehiago eska genezake?

Mundakak ikuspegi zoragarriak dituzten behatokiak, Santa Katalina baseliza bezalako leku liluragarriak eta portuaren inguruko kale nahaspilatuak eskaintzen dizkizu.

Ez galdu inauterietako igandea; izan ere, Mundakako aratusteak (hau da, inauteriak) Euskadiko ospetsuenetako batzuk dira. Egun horretan kaleak atorraz eta lamiez, musikaz eta dantzaz betetzen dira. Ikusgarria baino ikusgarriagoa.

ZER IKUSI

  • Santa Katalina baseliza
  • Mundakako olatua. Europako ezkerreko olaturik luzeena
  • Andra Maria eliza
  • Behatokiak: Talaia eta Portuondo
  • Jauregiak: Larrinaga eta Simitur
  • Laidatxu hondartza
  • Txorrokopunta