BERMEO. PORTUA ETA ALDE ZAHARRA
Bermeoko benetako nortasunaz gozatzera eramango zaituzten bi ezinbesteko toki izango dituzu marinel-herri honen bisitaldian.
Portua, arrantzaleen etxe koloretsuekin eta nahaspilatutako kaleekin, Kantauri itsasoko kostaldeko ederrenetako eta benetakoenetako bat da. Kirol-portua laketontziz eta txipiroiak arrantzatzeko itsasontziz beteta dago, eta leku ezin hobea da terrazetan giroaz eta gastronomia bikainaz gozatzeko.
Bermeoko alde zaharra, garrantzi historiko-artistiko handikoa, Euskadiko zaharrenetakoa eta handienetakoa da. Bizkaiko jaurerriaren buru izatera iritsi zen Erdi Aroko hiribildu honen iraganarekin topo egiteko modurik onena bertako kaleetan zehar ibiltzea da.