EKOETXEA URDAIBAI (BUSTURIA)
Urdaibaiko biodibertsitatearen interpretazio-zentroa da, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren aberastasun eta aniztasun naturala ezagutzeko ezinbesteko tokia.
Busturian dago, Madariaga dorretxean. Eraikin berezia da; behatoki handi bat du eta paduren gaineko 360º-ko ikuspegi zoragarria eskainiko dizu.
Erakusketa iraunkorraz gain, ekitaldi eta tailer ugari eskaintzen ditu urte osoan zehar, helduentzat zein haurrentzat.