Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

URDAIBAI BIRD CENTER

Urdaibaiko Biosferaren Erreserba aberastasun ornitologiko handiagatik nabarmentzen da eta Gautegiz Arteagan, paduraren bihotzean, hegaztien nazioarteko aireportua dugu, naturaren ikuskizun handi honi leiho handi bat irekitzen diguna.

Leihatetik ikusi ahal izango duzuna desberdina da beti, zoazen urteko sasoiaren arabera, bisitatzen gaituzten hegaztien arabera… Naturaren museo bat da.

Bisitaldian, kalitatezko esperientzia batez gozatzeko behar duzun guztia izango duzu: audiogidak, ikus-entzunezkoen aretoa, erakusketak eta punta-puntako teknologia duten kameraz eta teleskopioz hornitutako begiratoki handia.