INTERES TURISTIKODUN TOKIAK

Jaunaren Igokundearen eliza

Belauzaran arkitektoak 1844an eraiki zuen estilo neoklasikoa duen eliza izugarri hau, antzina Asensio baseliza zegoen tokian. Garai hartan baselizaren inguruan zegoen hilerria, egungo elizaren inguruetan, alegia.

iglesia_ascension-vista

Lemandaroko San Joan baseliza

Kanpantxu auzoan dago eta udalerrian hobekien kontserbatu den baseliza da. Gaur egun San Joan santuari eskainia dago baina antzina San Martin santuari eskainia zegoen.

Ermita San Juan de Lemedaro en Ajangiz

Aristieta jauregia

XVII. mendekoa da. Beste garai batean beste izen bat zeukan, San Joan Burumuztuaren Etxea, kaperan dagoen santuaren irudia dela-eta.

Palacio Aristieta en Ajangiz

Ajangiztik egin daitezkeen ibilbideak

Udalerriko paisaiak eta lasaitasunak bertako auzo eta baserrietatik oinez ibiltzeko gogoa ematen dute, belardietatik, pinudietatik eta oihanpetik, Oka ibaiaren ibarraren eta eskualdearen barnealdearen ikuspegiarekin.

ajangiz-bidegorri-vista