Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

BBK KLIMA BUSTURIA

Ingurumenarekin bat egiteko leku baten bila zabiltza? Sentsibilizazioko, hezkuntzako eta abenturako jarduerez naturan gozatzeko leku baten bila?

BBK Klima Urdaibaiko biosferaren bihotzean dagoen esperientzia-parkea da, klima-aldaketaren inguruan sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko sortu egin dena.

Hemen ez dago aspertzeko denborarik, besteak beste, honako jarduera hauek aurkituko baitituzu:

  • Ihes-gela (martxotik urrira): ebatzi enigmak eta gainditu probak klima-aldaketa geldiarazteko eta planeta salbatzeko.
  • Igerilekua eta splash park-a (abuztua): dibertimendua zurrustaka ingurune natural batean, udan freskatzeko.
  • Urdaibai bizikletaz: : mugitzeko modu dibertigarri eta jasangarria, Urdaibaiko edertasun naturala ezagutzeko. Klimabiziko bizikleta elektrikoak alokatzea aplikazioaren bidez, martxotik urrira.
  • Tirolina: salto egin Bizkaia osoko ikuspegirik onenetako bat duen tirolinan.
  • Domo geodésico 360º KLIMASFERA: pantaila handi batek inguratu eta munduko hainbat ekosistematara eramango zaitu.
  • Intsektuen hotela: instalazio bitxia da hau, non erle eta liztor bakartien bizitza-zikloa eta gure ekosistemaren barruan duten zeregin garrantzitsua ezagutuko dituzun.

NOLA IRITSI

  • Euskotren

Euskotrenaren E4 linea - Bilbo-Bermeo. Itsasbegi-Busturia geltokia.


  • Bizkaibus

3515 linea, Bilbo-Bermeo. Hirigunean sartzeko biribilgunean gelditzen da.

BBK KLIMA