Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

ITSASOAN

Urdaibai itsasoa, padura, hondartza eta itsasadarra da. Oso ingurune ederra da, baita ur- eta kirol-jarduerak egiteko leku ezin hobea ere.

Mundaka surfaren zaleentzako munduko 10 tokirik onenetako bat da. Urdaibaiko marinel-herri txiki honetako ezkerreko olatu ospetsua mundu osoan da ezaguna oso hodi-itxurakoa delako eta 400 metroko luzera duelako. Mundakako barra, urteetan munduko surf zirkuituaren egoitzetako bat izan zena, eskarmentua duten surflarientzat bakarrik da egokia.

Hain adituak ez direnentzat surf-eskolak daude, kirol hau egiten hasteko edo hobetzeko aukera bikaina.

SURF

GUDARI CARIBE SURF

Mundaka Surf-eskola.

627 88 93 31

gudaricaribe@gmail.com

www.gudaricaribe.com

LAGA SURF CAMP HOSTEL

Ibarrangelu Surf-eskola eta -kanpamentua.

667 73 73 97

info@lagasurfcamp.com

www.lagasurfcamp.com

MUNDAKA BARRA SURF

Mundaka Surf-eskola.

688 77 26 22

info@mundakabarrasurf.com

www.mundakabarrasurf.com

MUNDAKA SURF SHOP

Mundaka Surf-eskola eta ekipoa alokatzea.

946 177 229

info@mundakasurfshop.com

www.mundakasurfshop.com

UR URDAIBAI

Laida hondartza. Ibarrangelu Jaitsierak kanoetan, ikastaroak, ibilbideak eta kayakak, surfeko oholak eta stand up paddle-ak alokatzea.

94 627 66 61 · 688 63 51 90

info@urdaibai.com

www.urdaibai.com

KANOAK, KAYAKA ETA PADDLE SURFA

LAIDA KANOAK

Laida hondartza. Ibarrangelu Jaitsierak itsasadarretik eta alokatzea (paddle surfa, kanoak).Kanoak eta paddle surfa alokatzea.

94 627 65 15 · 689 70 87 69

info@laidakanoak.com

www.laidakanoak.com

UR URDAIBAI

Laida hondartza. Ibarrangelu Jaitsierak kanoetan, ikastaroak, ibilbideak eta kayakak, surfeko oholak eta stand up paddle-ak alokatzea.

94 627 66 61 · 688 63 51 90

info@urdaibai.com

www.urdaibai.com

URDAIBAI KIROLEROAK

Bermeo Turismoko eta abenturako jarduerak. Kayaka eta paddle surfa.

699 76 17 36

urdaibaikiroleroak@hotmail.com

www.urdaibaikiroleroak.com

PASEALDIAK ITSASONTZIZ

BAY OF BISCAY SAILING

Bermeo Pasealdiak katamaranez.

605 74 67 61

bayofbiscaysailing@gmail.com

www.bayofbiscaysailing.com

HEGALUZE

Bermeo Ibilbide erregularrak itsasontziz. Zetazeoak begiztatzea.

666 79 10 21

info@hegaluze.com

www.hegaluze.com

IZKIRA URDAIBAI

Mundaka Mundaka-Sukarrieta-Laida itsasoko garraioa. Pasealdi turistikoak itsasontziz.

633 33 12 30

cristina@izkiraurdaibai.com

www.izkiraurdaibai.com

MATXITXAKO NAUTIKA

Bermeo Patroiarekin edo patroirik gabeko belaontziak alokatzea.

678 84 41 28

info@matxitxako.net

www.matxitxako.net

TAHO BOAT RENTAL & CHARTERS

Mundaka Ontziak alokatzea tituluarekin edo titulurik gabe, pasealdi turistikoak eta arrantza egiteko irteerak.

623 32 00 40

tahoboatrental@gmail.com

www.tahoboatrental.com

TRAOLA ITSAS BIDAIAK

Mundaka Ibilbideak itsasontziz Urdaibaitik barrena.

689 56 76 05

info@traola.es

www.traola.es

URDAIBAI BOAT

Mundaka Mundaka-Sukarrieta-Laida itsasoko garraioa. Pasealdi turistikoak itsasontziz.

688 77 17 71

urdaibaiboat@gmail.com

urdaibaiboat.com

URPEAN IGERI EGITEA

OLATU

Bermeo Urpean igeri egitea, murgilaldiak eta snorkela marrazo urdinen artean.

688 71 99 99 · 629 81 64 65

olatu@olatu.net

www.olatu.net

TXOF

Bermeo Urpean igeri egiteko ikastaroak eta murgilaldiak.

94 427 77 59 · 656 70 52 26

txof1999@gmail.com

Gaztelugatxeko Doniene Bermeo

Gailurretik biotopo babestu honen ikuspegi paregabeaz gozatuko duzu, gure kostaldeko paisaia naturalik ederrenetako bat osatzen duena.

Hondartza basatiek, labar ikusgarriek, Akatz bezalako haitzek, uharteek, uhartetxoek eta itxura bitxiko flyschak Gaztelugatxeren inguruko agertoki liluragarria osatzen dute.

Ereñozarreko San Migel Ereño

Artadi batek inguratuta, 447 metroko Ereñozar mendiaren tontorrean, non garai batean gaztelu bat eta Erdi Aroko nekropoli bat egon ziren, gaur egun baseliza txiki bat aurkituko dugu.

Talaia natural honetara igotzeko ahalegina itsasadarraren gaineko ikuspegirik onenetako batekin sarituko gaituzte, Gernikatik bokaleraino.

Egun oskarbietan, Durangaldeko mendiak ikusiko dituzu eta, itxaronez gero, iluntzean ikuskizun bat ikusteko aukera ere izango duzu.

Atxarreko San Pedro Ibarrangelu

Akorda auzotik edo Kanalatik igotzea gomendatzen dizugu, familia osoarekin egiteko ibilbide erraz batean.

300 metroko garaieran Euskadiko behatokirik bisitatuenetako bat aurkituko duzu. Izan ere, eskaintzen digun ikuspegia Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren onenetakoa eta osatuenetakoa da.

Hemendik ikusiko ditugu Mundaka, Bermeo, Sukarrieta eta Busturia, Matxitxako lurmuturra, padura, itsasadarrak bokalerantz duen aldaketa, Ogoño lurmuturra, Izaro uhartea… 360º-ko panoramika bikaina eta begietarako opari ederra, hitz batez.

Santa Katalina Mundaka

Mundakatik, ibilaldi atsegin eta labur batean, Santa Katalina ingurura iritsiko gara, aisialdirako gune atsegina.

Baseliza dotoreak edertasun berezia ematen dio lekuari eta, oso toki fotogeniko bihurtzeaz gain, Izaro uhartera zuzenean bideratzen gaituen eta Ogoñoko haitz itzela atzean duen estuarioaren sarrera ikusteko aukera ematen digun behatoki bikaina da.

Bizkaiko Begiratokia Mendata

Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren hegoaldean, Oiz mendiaren hegaletan, Mendatatik gertu, bere izenaren esanahia argi uzten duen begiratoki hau dago. Izan ere, bere aurrean Urdaibaiko arroaren paisaia menditsuaren gaineko ikuspegi zabala ikusiko dugu.

Altamirako San Migel Morga

Euskadiko benetako landa-paisaia ikusi nahi baduzu, hauxe da zure lekua.

Begiratoki on guztiak bezala, naturgune eder batean dago eta dagokion baseliza du.

Hemendik, egun oskarbietan, Ganbeko haran berde eta sakona ikus dezakegu, baserriz beteta. Halaber, kostaldea ikusteko aukera izango dugu, Uribeko eskualdea hain zuzen ere, eta garai batean Batzarretara deitzeko deiadar-mendietako bat ikusiko dugu: Sollube.

Bizkaigane Errigoiti

Errigoitiko Metxikas auzotik gertu eta Santa Krutz baseliza tontorrean duen gailur txiki honek Bizkaiko ikuspegi zoragarria eskaintzen du.

Bizkaigane tontorrera joatea familian egiteko txango erraza da, baita ustekabe ederra ere, bistak benetan politak direlako. Inguruaren aberastasun natural guztia begiesteko aukera emanez gain, bere zabaltasunak Gipuzkoako eta Burgoseko gailur urrunak ikusteko aukera ere ematen digu.

Matxitxako Bermeo

Matxitxako Kantauri itsasoko lurmuturrik irtenena eta gure kostaldearen gaineko behatoki bikaina da. Mendebalderantz, Gaztelugatxe eta Akatz uhartea, ekialderantz Izaro eta Ogoño, eta iparralderantz, Kantauri itsasoa eta zerumuga.

Txoko honetan gelditzeak merezi izango du, ez bakarrik gure kostaldera dituen ikuspegi ederrengatik, baita bere bi itsasargiak, gaur egungoa eta zaharra, bisitatu ditzakezulako ere. Azken horrek Matxitxako lurmuturreko itsas hegaztien eta zetazeoen behatokia du gaur egun.

Txatxarramendi Sukarrieta

Zeharkatu zubia eta sartu Urdaibaiko artadirik urtetsuenetako batean. Barruan, parke botaniko bat aurkituko duzu. Bertan, 25 landare-espezie ikusiko dituzu, gehienak artadi kantauriarraren bereizgarriak: artea, ereinotza, gurbitza...

Ingurune interesgarria da paduretan bizi diren uretako hegaztiak ikusteko ere: martin arrantzalea, koartzatxo txikia, koartza hauskara eta ubarroi handia, besteak beste.

San Antonio hondartzatik, itsasbeheran, Txatxarramendiraino oinez iristeko aukera ere izango duzu.

Izaro Bermeo

Handiena da hedadurari dagokionez, eta babestuena ere bada, goiko aldean gure kostaldeko itsas hegaztien koloniarik garrantzitsuenak habia egiten baitu. Ez dago sarrera librerik; beraz, urrunetik gozatzea gomendatzen dizuegu, behatokiren batetik, batez ere Mundakako Santa Katalinatik.

Uztailaren 22an, Madalen eguneko giro paregabeaz gozatzea ere gomendatzen dizuegu. Egun horretan Bermeoko agintariak, itsasontzi-prozesio ikusgarri batean, uharteraino joaten dira herriaren mugak aitortu eta aldarrikatzeko.

Akatz Bermeo

Matxitxako lurmuturraren eta Gaztelugatxeko Donienen artean dagoen haitza. Ekaitza dagoenean babesaren bila hurbiltzen diren “ekaitzetako txori” delako hegaztien populazio handi baten atsedenlekua da. Beste bitxikeria bat da olibondo basatiak ere badituela, klima askoz leunagoaren oroigarri.

Sandindere Busturia

San Antonio hondartzan bertan kokatuta dagoen Sandindere da Bizkaiko uharteen artean barnealdekoena eta, itsasbeheran, hareaz inguratuta agertzen da. Uhartetxo berde honek artadi kantauriarraren berezko landaredi trinkoa du, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren ikurra. Garrantzi geologikoko lekua da ere bai.

BERMEO

GAZTELUGATXE-MATXITXAKO

Gaztelugatxeko Doniene, Akatz uharte eta Matxitxako lurmuturraren gaineko ikuspegi aparta

TALA

Ezin hobea familientzako. Hirigunean dagoen olgetarako gunea itsasorako eta Izaro uharterako bistekin.

BUSTURIA

SAN ANTONIO

Hondartzaren ondoan. Oso erosoa seme-alabak dituzten familientzako.

EA

SAN BARTOLOMÉ

Askaldegi honek kirikiñausi bat dauka, baserriko bizitzari lotutako eraikuntza berezia, barruan gordetzen ziren gaztainak babesten zituena.

EREÑO

GABIKA

Landa-eremu ederrean kokatutako askaldegi txikia.

ERRIGOITI

ZALLOBANTE

Bizkaiganetik kilometro batera, inguru natural ikusgarrian.

ELEXALDE

Ezin hobea leku lasaia eta naturaz inguratuta nahi duten familientzako.

LAIDA

IBARRANGELU. Bikaina hainbat ur-kirol egiteko, hala nola kanoa, kayaka edo paddle-a.

ZERBITZUAK

  • Sorosleak: denboraldian
  • Hondartzainak: denboraldian
  • Taberna/jatetxea: bai
  • Dutxak: bai
  • WC: bai
  • Aldagelak: bai
  • Aparkalekuak: bai
  • Garbiketa: bai

GARRAIOA

  • Iristeko: BI-3234 errepidea, Ibarrangelurako norabidean kostaldetik.
  • Bizkaibus: Gernikatik, denboraldian ordu erdiro.
  • Ferry: Laida Mundakarekin eta Sukarrietarekin lotzen dituzten hainbat itsasontzi daude.