JAI ALAI
Gernikako Jai Alai frontoiak adrenalina hutsa eskaintzen duen ikuskizun aparta ekarriko dizu.
1.500 ikuslerentzako lekua duen frontoi hau zesta-puntaren muina dela esaten da, munduko kirolik azkarrena, hain zuzen ere. Ezagutu nahi duzu?
Hemen Jai Alai frontoiaz zuzenean gozatzeko aukera eskainiko dizute: historia, jokoaren arauak, ohiturak, bisitaldi gidatua frontoira, zuzeneko partida kirolari profesionalekin... eta kantxan ere aritu ahal izango zara.
Gainera, baliteke Urdaibaira joatea txapelketen denboraldia denean. Orduan zorte onekoa zara.
Udan, uztailean eta abuztuan, Grand Slam Gernika ospatzen da, eta urriaren amaiera aldera Eusko Label Winter Series hasten da. Biak dira emozioz betetako giro paregabe batez zuzenean gozatzeko aukera.