URDAIBAI TRENEZ
Urdaibaiz gozatzeko, kezkak atzean utzi behar dira, eta aparkatzea horietako bat izan ohi da. Horregatik, beti gomendatuko dizugu zure bisitaldia ahalik eta jasangarriena izatea eta autoaz ahaztea.
Bilbo eta Urdaibai lotzen dituen trena, naturgune harrigarri honetara iristeko modu eroso eta jasangarria izateaz gain, berez da erakargarria eta ikuspegi zoragarriaz gozatuko duzu.
Bakarka, bikoteka, kuadrillan edo familia osoa etortzeko egokia da.
Etxeko txikitxoei izugarri gustatzen zaie eta gainera Laidatxu, San Antonio eta Toña bezalako hondartzetatik oso gertu dauden geltokiak ditu.
Bilbotik Bermeorako ibilbidea oso atsegina da, batez ere padurak agertzen hasten direnean eta paisaia oso aldakorra denean. Muxikatik Bermeoraino doan tartean ezin izango zara leihotik askatu.