IBARRANGELU
Baliabide natural garrantzitsuak daude Ibarrangelun, Laida eta Laga hondartzak edota Atxerreko San Pedro, esaterako. Horiez gain, ondare historiko garrantzitsua du Ibarrangelu, eta San Andres elizaren ganga da horren adibide nagusia. Paisaia paregabetik eta landa-guneko auzo xarmagarrietatik pasatzen diren bidexkek osatzen dute herri hau.