INTERES TURISTIKODUN TOKIAK

Santimamiñeko koba

UNESCOk Gizadiaren Ondare izendatu zuen 2008an. Ereñozar mendiaren oinetan dago eta aztarnategi arkeologiko garrantzitsua da, bere motako bakarra Bizkaian. 14.000 urtetik gorako pinturak ditu barruan, Madeleine aldikoak. Irakurri gehiago

SANTIMAMIÑE

Omako basoa

Agustin Ibarrola artistak margotu zuen baso hau, Paleolitoan Santimamiñeko koban bizi ziren artisten lana Land-art joera modernoarekin batzeko asmoz. Bizkaiko paisaiarik autentiko, harrigarri eta hobekien kontserbatu direnetakoa da harana.
Gehiago irakurri

Basondo, faunaren babeslekua

Santimamiñeko koben eta Omako Basoaren ondoan dago Basondo, fauna basati mehatxatuarentzako babeslekua. Eremuko espezie nagusiak ikusi eta argazkiak atera ditzakegu bertan: basurdeak, orkatzak, basakatuak, katajinetak, igarabak, hegazti harrapariak eta migratzaileak, narrastiak etab. Gure ingurutik desagertu ziren espezieak ere ikus ditzakegu bertan, esate baterako otsoa, katamotza edo bisonte europarra.

Santiago Apostoluaren eliza

Estilo gotikoa duen habearte bakarreko eliza da, XV. mendekoa. Apaingarriz hornituegi dagoen urre koloreko erretaula ederra dauka, San Jose eta Santa Anaren irudiekin. Oso interesgarria den ur bedeinkatuaren pontea ere dago bertan, bi suge irudikatuta dituen erliebearekin.

Santiago Apostoluaren eliza