Mendata
Herri kulturan eta bere folklorearen aniztasunean errotutako herria da, Urdaibairen zati altuan dagoena, Gernika-Lumotik 7 kilometrora. Lau auzo ditu: Elexalde, Albiz, Marmiz eta Olabe. Inguru natural ederrak hainbat ibilbide eskaintzen ditu, oinez zein bizikletaz egiteko. Hirigunetik kilometro gutxira dago Bizkaiko Begiratokia.
Iraila udalerria bisitatzeko garai ona da, orduantxe egiten baitira hegazti-azoka ezaguna eta mendi martxa ospetsua. Udalerriak irailaren 29an ospatzen ditu jaiak, San Migelen omenez.