Morga
Eremu menditsu eta eder batean dago. Bertatik igarotzen da Jondoni Jakueren bidea eta Bizkaiko zinpeko tokien ibilbidearen parte ere bada. Sarri bertako bidexketatik igarotzen ikusten ditugu erromesak. Baserriz beteriko hainbat auzok osatzen dute Morga. Hainbat leinu-etxe eta armarridun etxe ere baditu, Erdi Arora eta leinuen arteko borrokara garamatzatenak.