Muxika
Oiz eta Bizkargi mendiguneen artean dago eta eskualdeko udalerririk zabalena da. Muxikako auzoak mendi berdeetan zehar sakabanatuta daude eta ondare kultural zein historiko baliotsua dute. Benetan merezi du Unda auzoa bisitatzeak, Erdi Aroko baserriak baititu. San Romanen daude Muxikako dorretxe enblematikoa, XVI. mendekoa, eta San Roman baseliza ederra, landa-guneko arkitektura erlijiosoaren adibide bikaina den eraikin erromanikoa. Magunan, Maumen, Gorozikan zein Ajurian landa-gune natural eta zoragarria gailentzen da.