Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

BERMEO

Bermeora etortzea benetako arrantza-herriaz gozatzea da.

Euskadiko zaharrenetako bat den hirigune historikoaren kale txikien artean hainbat mendetan zehar Bizkaiko herri nagusia izatera iritsi zen Erdi Aroko hiribildu hau benetan nolakoa zen ikusiko dugu.

Portu zahar ederra du erakarpen handienetakoa, non arrantzaleen etxe koloretsu eta zaharrak nabarmentzen diren. Gaur egun, topatzeko, terraza batean esertzeko eta gastronomiaz gozatzeko leku bikaina da.

Bermeoko kaleetan zehar ibiliz, ondare kultural eta artistiko aberatsa aurkituko dugu, eskulturekin, monumentuekin, horma-irudiekin, museoekin eta izaera zibil eta erlijiosoko eraikin nabarmenekin tartekatuta.

Bermeo bisitatzea beti da plan ona, baina merezi du honako data hauek aipatzea: ekainaren 24a, San Joan eguna, eta uztailaren 22a, Madalena eguna, bertako bi egun nagusi eta giro paregabea dutenak.

Izaro uhartea, Matxitxako lurmuturra, Talaia eta, noski, Gaztelugatxeko Doniene dira marinel-herri honek eskaintzen dizkigun beste leku bikain batzuk.

ZER IKUSI

  • Arrantzaleen museoa (Ertzilla dorrea)
  • Frantziskotarren klaustroa eta eliza
  • Portu zaharra
  • Doniene atea
  • Talaia
  • Eskulturak eta horma-irudiak
  • Behatokiak: Baztarre eta Torrontero
  • Tribisburu nekropoli erromatarra