GERNIKA-LUMO
Hiribildu honetaz gozatzeko, denbora beharko duzu, ondare historiko, kultural eta gastronomiko aberats eta erakargarria baitu.
1937ko apirilaren 26an Alemaniako hegazkinek bonbardatu eta % 90ean suntsitu ondoren, herri hau bakearen eta askatasunaren ikur bihurtu da nazioartean. Gaur egun, babesleku antiaereo batzuk bisita daitezke.
Gernika, eta zehazkiago Gernikako Arbola eta Batzarretxea, euskal herriaren ikurrak dira, nazioartean oso ezagunak. Batzarretxetik oso gertu Pablo Picassoren “Guernica” lan ospetsuaren erreplika aurki dezakezu eta, Europako Herrien Parkean, Eduardo Chillidaren eta Henry Moore-ren eskulturak.
Euskadiko garrantzitsuenetariko bat den astelehenetako azokan gastronomia eta tokiko produktuak aurkituko dituzu.
Gernikako Jai Alai frontoia zesta-puntaren muina izateagatik ezaguna da mundu osoan. Euskal kirol horrek urrezko urteak izan zituen, eta gaur egun berriro ere, eta munduko kirolik azkarrena dela esaten da.
ZER IKUSI
- Gernikako Arbola eta Batzarretxea
- Euskal Herria museoa
- Europako Herrien Parkea eta eskulturak
- Picassoren “Guernica” erreplika
- Babesleku antiaereoak
- Gernikako azoka (astelehenetan)
- Bakearen museoa
- Andra Mari eliza gotikoa
- Jai Alai frontoia