IBARRANGELU
Herri txiki honek Urdaibain bisitatzeko lekurik ederrenetako batzuk ditu eta oso ondo uztartzen ditu kultura, ohiturak eta natura.
Bi hondartza ikusgarri ditu, Laida eta Laga, eguzkia hartzeko, bainatzeko, surfa edo paddle surfa egiteko edo itsasadarretik kayakean jaisteko bikainak.
Atxarreko San Pedrora igoz ariketa pixka bat egin dezakezu ere bai, eta Urdaibaiko ikuspegirik onenetako bat duen behatokiaz gozatu.
Ondare erlijiosoari dagokionez, San Andres eliza eta bertan dagoen “euskal artearen Kapera Sixtinoa” izenez ezaguna den zur landu eta polikromatuzko ganga aparta nabarmentzen dira.
ZER IKUSI
- Atxarreko San Pedro
- Frontoia
- San Andres eliza
- Laida hondartza
- Laga hondartza
- Bihotz Sakratu eta San Bizente baselizak