Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

KORTEZUBI

Kortezubiko Basondo eta Oma ibarrak Urdaibaiko bi altxor historiko eta artistiko handienetakoen zaindariak dira.

Euskal baserri tipikoen, baselizen eta lehen mailako paisaia naturalaren adibide bikainak izateaz gain, Santimamiñe haitzuloa ere hartzen dute barne, Bizkaiko arkeologia-aztarnategirik garrantzitsuena eta Gizadiaren Ondarea, baita Oma basoa ere, Agustin Ibarrola euskal artistaren lanik ezagunenetako bat, hain zuzen ere. Gaur egun, 800 zuhaitz baino gehiagoz osatutako 34 multzo artistiko ditu, guztiz liluragarria den kokalekuan.

ZER IKUSI

  • Santimamiñe haitzuloa
  • Oma basoa
  • Basondo faunarako babeslekua
  • Santiago Apostoluaren eliza
  • Oma eta Basondo ibarretako baserriak
  • Terlegiz teileria
  • Baselizak: San Millan, San Pedro Apostolua, San Esteban eta Santimamiñe