MENDATA
Herri txiki bat da, landa izaera handikoa, eta ondarea eta natura uztartzen ditu.
Mendi berdeez inguratuta, bere ingurune ederrak oinez zein bizikletaz egiteko ibilbide ugari eskaintzen ditu.
Bertako auzo batzuetan garrantzi handiko eraikinak ikus daitezke, hala nola Albizko jauregia edo Montalban dorretxea, eta alde zaharrean estilo gotiko-errenazentistako Mikel Goiaingeru Deunaren eliza nabarmentzen da.
Hirigunetik kilometro gutxira Bizkaiko Begiratokia dago, Urdaibaiko arroaren irudirik onenetariko bat oparitzen digun begiratokia eta zikloturismoa maite dutenek asko bisitatzen duten lekua.
ZER IKUSI
- Idatze Etxea. Baserriaren interpretazio zentroa eta ingurunea
- Olazarra burdinola
- Albizko jauregia
- Montalban dorretxea
- Mikel Goiaingeru Deunaren eliza
- Bizkaiko Begiratokia
- Baselizak: San Joan eta San Lorentzo, eta San Pedro eta San Kristobal