MORGA
Baserriz betetako 10 auzok osatzen dute Santiago bidearen eta Bizkaiko zin egiteko lekuen parte den herri hau.
Morga oso udalerri sakabanatua da eta hainbat baseliza dotore ditu, gehienak egoera onean eta ondarezko balio handiarekin.
Horietako batzuetan, Gerekizko San Esteban baselizan adibidez, garai erromatarreko hilarriak aurkitu dira, oso ondo kontserbatutako idazkunak dituztenak.
Ezaguna da urtero egiten den mendi martxa, Mendatako mendi martxa izenekoa, landa-eremu hau eta bere ondarearen eta paisaiaren aberastasuna ezagutzeko aukera ematen duena.
ZER IKUSI
- San Martin Apezpikuaren eliza (Meakauren)
- Andra Mari baseliza
- Kristo Gurutzatuaren kapera
- Baselizak: Gerekizko San Esteban, San Migel, Santo Tomas, San Joan Bataiatzailea
- Santa Krutz baseliza Bizkargi mendian