MUXIKA
Zelai zabaletan eta mendi berdeetan sakabanatuta dauden auzoak bisitatzea da udalerri honetako natura, historia eta ondare kulturala ezagutzeko modurik onena.
Unda auzoko Erdi Aroko baserriak, XVI. mendeko Muxikako dorretxe entzutetsua, eta landa-arkitektura erlijiosoaren adibide bikaina den XI. mendeko San Roman baseliza erromaniko ederra bisitatzea merezi dute.
Maumen nabarmentzekoak dira Erdi Aroko galtzadaren lauzadura zaharraren egoera ona (Bizkaian ezagutzen direnen artean zaharrena) eta San Lorentzo baseliza barrokoa.
Bitxikeria gisa, Urkietako arte ikusgarria azpimarratu beharra dago. Zuhaitz berezi babestua da eta adaburu oso zabala du, gutxi gorabehera 26 metrokoa.
ZER IKUSI
- San Bizente Martiriaren eliza
- Muxikako dorretxea
- San Roman baseliza
- Urkietako artea
- Ibarruriko San Pedro eta San Pablo baseliza
- Magunasko ataria. Astoaganako Erdi Aroko galtzada