Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

SUKARRIETA

Mundakako itsasadarraren ertzean dagoen herri honen ingurune ederrak mendi-ibiltaritzarako leku ezin hobea izatea eragiten du, baita hondartzako egun atsegin bat pasatzeko ere.

Udalerri txiki honek inguruko eta Bizkaiko turismoan aitzindari izanaren ohorea du, bere garaian Txatxarramendi uhartean egon zen bainuetxe-hotel handiari esker. Asko merezi du trenez joatea, ibilbide eder batez gozatzen, eta eguna ematea Txatxarramendiko parke botanikoa ezagutzen, itsasontziz paseo bat egiten edo Toña hondartzan eguzkia hartzen.

Bitxikeria bat: Sukarrieta da itsasadarraren bi ertzetan lurrak dituen Urdaibaiko udalerri bakarra. Eskuinaldean, Legendikako (Kanalako) Andra Maria eliza eta hilerri polit bat daude, padurara begira.

ZER IKUSI

  • Legendikako Andra Maria eliza eta hilerria, Kanalan
  • San Andres eliza
  • Txatxarramendiko parke botanikoa
  • Toña hondartza
  • Portuondoko portu erromatarra