ARRANTZALEEN MUSEOA
Bermeoko portu zaharraren gainean, Ertzilla dorrean, Arrantzalearen Museoa dago. Arrantzaleen historia, teknikak eta bizimodua erakustera zuzendutako munduan dauden museo bakanetako bat da.
Bertan ontzi-motak, arrantzarako teknikak, kofradiak, lanbide osagarriak eta, noski, balearen ehizaren garrantzia erakusten dira. Euskaldunak aitzindariak izan ziren balearen ehizan, eta XVI. mendean asko nabarmendu ziren; izan ere, garai horretan Europa osoko baleen ehiztaririk adituenak izan ziren.
Informazio gehiago hemen: