Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

GAZTELUGATXEKO DONIENE

Gaztelugatxeko Doniene euskal kostaldeko eta Euskadiko lekurik xarmagarrienetakoa eta irudirik ederrenetakoa eta ezagunenetakoa da.

241 eskailera-mailek Kantauri itsasoaren gaineko haitz handi honen goiko aldera eramaten gaituzte. San Joani eskainitako baseliza du gailurrean, gatazka, kondaira eta jaien agertoki berezia eta gaur egun mundu osoko bisitariak hartzen dituena.

Leku xarmagarri eta zoragarri honetara iristeko modurik onena garraio publikoa erabiltzea da. Modurik erabilgarriena, egokiena eta jasangarriena da. Gainera, trenez bazatoz, Urdaibaitik (Muxika-Bermeo) doan ibilbide ikusgarria ikus dezakezu.

¿Nahiago duzu itsasotik ikusi? Bermeoko portutik itsasontzi bat irteten da, eta haraino eramaten zaitu.

Gogoratu sartzeko txartela (doakoa) erreserbatu behar duzula Gaztelugatxe bisitatu ahal izateko.

 

Ikusi ikuspuntu desberdina Hegaluze itsasontzian.