Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

OMA BASOA ETA SANTIMAMIÑE HAITZULOA, KORTEZUBIN

Sar zaitez artea eta natura modu ezin hobean elkarrekin bizi diren leku liluragarrian.

Kortezubin dagoen Oma Basoa Agustin Ibarrola euskal artistaren lan ezagunenetako bat da, eta ingurune naturalaren gainean zuzenean lan egiten duen Artea eta Natura joera artistikoaren barruan dago; paisaia bera da margolariaren mihisea.

Gaur egun ikus daitekeen baso margotua ez da hasierakoa. Beste baso bat margotu behar izan zen, aurrekotik oso gertu, lehen basoko zuhaitzek izan zuten gaixotasunaren ondorioz.

Zelatatzen gaituzten begiak, ortzadar bat, harrapatutako tximista bat, basoko izakiak… guztira 800 zuhaitzez baino gehiagoz osatutako 34 multzo artistiko ikuspuntu bakoitza ezberdina den eta zure pertzepzioa eta interpretazioa nagusi izango diren leku batean.

Oso gertu, Kortezubin ere, 2008an Gizadiaren Ondare aitortutako Bizkaiko arkeologia-aztarnategirik garrantzitsuena aurkituko duzu, Santimamiñe haitzuloa.

Nahiz eta kontserbazioko arrazoiengatik jendearentzat itxita egon, interpretazio zentro txikian bisita birtual baten bidez haitzuloaren barrualdea eta edertasun handiko labar-pintura ospetsuak ezagutzeko aukera dago.

Oma Basoa

Tel. 94 4651657

Mail: oma@bizkaia.eus

Santimamiñe haitzuloa

Etorri baino lehen, erreserbatu hemen:

Tel. 94 465 16 57

Mail: santimamine@bizkaia.eus