MADALEN EGUNA
Uztailaren 22an ospatzen da eta Urdaibaiko biztanleen agendan beti agertzen dan egun berezia. Marinel-tradizioko jai hau batera ospatzen dute Bermeo, Mundaka eta Elantxobeko udalerriek eta bere jatorria kondaira bitxi baten oinarritzen da.
Bermeo, Mundaka eta Elantxobe jai- eta anaitasun-giroan murgiltzen dira. Bermeotik Izaroko irlaren jabetza gogorarazteko itsas-prozesio bat egiten da eta herriko alkateak teila bat jaurtitzen du itsasora, irlaren jabetza berea dela berresteko, eta honakoa aldarrikatzen dute: “honaino heltzen dira Bermeoko itxuginak”.
Jai hau oso goiz hasten da eta giro ona, musika eta humore ona dira nagusi. Ohitura izaten da egun horretan urdinez janztea, gure arrantzaleen ohiko jantzia den mahoizko arroparekin.