URRIKO AZKEN ASTELEHENA - GERNIKA
Urtean zehar Euskadin egiten diren nekazaritza-azoka guztien artean hau da garrantzitsuenetako bat, zalantzarik gabe.
Urriko azken asteleheneko jai-giroaz eta Gernikako kale nagusiak apaindu eta kolorea ematen dieten 240 postu inguruz gozatzeko goiz jaikitzea gomendatzen da.
Hemen baserriko produktu asko aurkituko dituzu. Urtero, fruta eta barazkien aukera zabalaz gain, Gernikako babarrunak eta piperrak, gazta, eztia, Bizkaiko txakolina, ogiak eta etxeko bixkotxa nabarmentzen dira.
Bidean etenalditxo bat egiteko, aukera ona da txorizoz edo odolkiz betetako talo bat jatea, txakolin edo sagardo pixka bat edanda.
Eguneko unerik berezienetako bat ongintzazko helburuekin egiten den gaztaren enkante ospetsua da, milaka euroko eskaintzak izaten dituena.