Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

BATZARRETXEA ETA GERNIKAKO ARBOLA

Gernikako Arbolak eta Batzarretxeak osatzen duten multzoa da, zalantzarik gabe, Euskadiko ikurrik unibertsalena. Interes Kulturaleko Ondasun aitortutako nortasuneko ikurra, hain zuzen ere.

Mendeetan zehar, Bizkaiko herri guztiak biltzeko eta elkartzeko lekua egon da Gernikan.

Haritz baten babesean, batzarrak egin, eztabaidatu eta arazoak konpontzen ziren. Zuhaitz horren azpian ere, euskal askatasunak (foruak) errespetatuko zirela zin egiten zen Bizkaiko Jaun kargua hartu aurretik. Gaur egun ere lehendakariak toki horretan zin egiten du bere kargua.