MUNDAKAKO INAUTERIAK
Inauterietako plan bikaina benetan berezia, originala eta dibertigarria den zerbait zuzenean bizi nahi dutenentzat.
Hemen kaleak pertsonaia bitxiz betetzen dira, denak ia berdin jantzita. Goizean, gizonezkoak, “atorrak”, ateratzen dira, bi gona, bata sorbaldan eta bestea gerrian, brusa, praka zuriak eta burko-zorro bat txano gisa eta koloretako zapia dituztela.
Gitarrak, mandolinak, banjoak, panderoak, akordeoiak eta biolinak dira kantuak laguntzeko arduradunak, herriko plazan hasten den kalejira ikusgarrian.
Arratsaldean emakumeen, “lamien”, txanda da. Denak beltzez jantzita doaz burutik oinetara, eta aurpegia zuriz, begiak beltzez, eta masailak eta ezpainak gorriz margotuta. Buruan, artilezko ileorde luzeak eta kolore biziko zapiak daramatzate.
Orduan dena prest dago kalejirarako, eta kantuak eta dantzak ikusi eta entzun egingo dira Mundakako herri osoan.