ARDOAREN ETA ARRAINAREN IBILBIDEA (GR 38)

Ardoaren eta arrainaren ibilbidea, mandazainek eta merkatariek Bizkaiko arrantza-portu nagusien eta Arabar Errioxa artean antzina egiten zuten ibilbidea zen, produktu horien eta beste batzuen merkataritzarako.
Egunero ateratzen ziren mandazainak Bermeotik, gurdi eta mandoak Erdi Aroko dietan oinarrizko produktuak ziren arrain freskoz eta gaziz beteta. Sardinak, bisiguak, sardinzarrak eta bakailaoa ziren barnealdeko merkatuetako ohiko arrainetako batzuk.
Itzuleran, mandazain haiek beste produktu batzuk garraiatzen zituzten, hala nola, garia edo Arabar Errioxako ardo preziatua. Izan ere, ardo hau txakolina baino askoz hobea eta garestiagoa zen, txakolina Bizkaian zehar ekoizten zen ardo gaztea izanik.

  • Etapa 1. Oyón-Oion – Laguardia (19,6 km). 
  • Etapa 2. Laguardia – Albaina (22 km) 
  • Etapa 3. Albaina – Estibaliz (23,1 km) 
  • Etapa 4. Estibaliz – Otxandio (37,5 km) 
  • Etapa 5. Otxandio – Durango (19,5 km) 
Gernika

Etapa 6. Durango – Gernika (29,7 km)

GR 38ak iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du gure eskualdea, bide komertzial zaharrari jarraituz eta Urdaibaiko edertasunarekin eta aberastasunarekin gozatuz.
Maumeko Portaleak ongi etorria ematen digu Urdaibaira, Durangaldetik gure eskualdera sartzen den antzinako bidetik. Bide zahar, estu eta ederretatik Bermeoko portua du helmuga ibilbideak. Bidean, herri, auzo, baso eta baserri ederrak gurutzatzen ditu, eta, etapa amaieran, Gernika hiribildu zaharrera iristen da. Bertan, oraindik mantentzen da tradizio handiko merkatua, gure eskualdeko altxorra.

Bermeo

Etapa 7. Gernika – Bermeo (19,2 km)

Gernikatik Bermeorantz doa ibilbidea, lehen zatian Errege Bide zaharretik eta, ondoren, Forua eta Altamira arteko barnealdeko bide zaharretatik. Altamiratik Katillotxuko mendilerrorantz doa jarraian, bertako trikuharri estazioa zeharkatu ostean, Bermeoko portu historikora jaizteko. Gure itsasoaren, Kantauri itsasoaren, handitasunak duen esentzia sentituko duzu.

 * Trazadura ibiltari bakoitzaren egoera fisikora egokitu daiteke, hemen proposatutakoen arteko bitarteko etapak eginez. Horrela, aukera ugari daude: ibilbide luzeak eta gogorrak egin daitezke eta paseo lasaiak eta errazak ere bai. Zalantzarik gabe, horiekin, bisitaria bide historiko honen esentziez maiteminduko da.