URDAIBAIKO ESENTZIAK
Aberastasun paregabeko produktuak
Proiektu honek barne hartzen ditu tokiko ekoizlea, jatetxe-jabea eta bezeroa, Urdaibaiko gastronomia nabarmentzeko eta sustatzeko. Ekimen honen emaitza dira errezeta zaporetsuak eta berritzaileak; horietan, tokiko produktua da beti osagai nagusia, uztartze bikain batekin, originala eta berritzailea, merkaturatze-zirkuitu laburrak lehenetsiz.
Abeltzaintzako ustiategiak, ortuak eta itsasoko produktuak Urdaibaiko kulturaren eta ekonomiaren eta bertako paisaiaren funtsezko partea dira. Eskualde honek, kokapen geografiko paregabea izateaz gain, landa-ingurune zoragarria eta tradizio handiko lehen sektorea ditu.